Ezkabarte

Ezkabarte
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Orikain, Arre eta Azotz kontzejuak Ezkabatik
Ezkabarte bandera
Bandera

Ezkabarte armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Ezcabarte
Alkatea
(2015-2027)
Pedro Maria Lezaun
(bizilagunak)
Posta kodea31194
INE kodea31101
Herritarraezkabartear
Geografia
Koordenatuak42°52′22″N 1°37′58″W / 42.87264378°N 1.63274923°W / 42.87264378; -1.63274923
Azalera34 km²
Garaiera429-977 metro
Distantzia6,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.837 (2023:  20)
alt_left 861 (%46,9)(2019) (%51,4) 944 alt_right
Dentsitatea54,22 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,22
Ugalkortasuna[1]‰ 42,08
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,35 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,52 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2][3]% 16,70 (2018: %4,35)
Datu gehigarriak
Sorrera1857. urtea (administratiboki)
Oharrakwww.ezkabarte.es

Ezkabarte[4][a] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 6,4 kilometrora. Altuera 429 eta 977 metro artekoa da, eta 33,88 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 1837 biztanle zituen.

Ezkabarte Pirinioaurreko ibarra da, Iruñaren iparraldean kokatua, baina Ezkaba mendiak bereizten du haranetik. Horregatik, hiriburutik gertu egon arren, bere izaera landatarra mantentzea lortu du. Azken urteotan, Orikaingo industrialdearen eraikuntzarekin eta Arre kontzejuaren garapenarekin, biztanleria eta jarduera handitu egin dira. Ultzama ibaiak zeharkatzen duen ekialdeko zatia komunikazio-korapilo garrantzitsua da, N-121-A errepidea Iruñeko ingurabidearekin lotzen baitu.

Bertako biztanleak ezkabartearrak dira. Ibarburua Orikain kontzejua da, non udaletxea da.

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne